gure elkartea
odola
odola eman
ohiko galderak
sariak
loturak
informazio eskaera
informazio eskaera
informazio eskaera
Mes anterior Ekaina - 2010 Mes siguiente
AsAsAsOsOsLaIg
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
8, Ekaina 2010


Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bidali iezaguzu emaila:


 
Herritik odol ateratzeak: Zentrotik odol ateratzeak:  
Gure Elkartea - Historia
 


1964ko azaroaren 26an sortu zen, eta ofizialki 1965eko maiatzaren 27an inauguratu zuten, honako goiburu honekin:

"EZ ERLIJIORIK, EZ POLITIKARIK, EZ ARRAZARIK ETA EZ MUGARIK"


Lehenengo lehendakaria Pedro María Gómez dk. izan genuen, eta jadanik inaugurazio-ekitaldiko hitzaldi hartan iragarri zuen Elkarte honek arrakasta izango zuela. Osasun-arazo batzuk zirela eta, José María de Otazu 2. lehendakariari utzi behar izan zion lekukoa, eta honek kargu horretan iraun zuen 1983. urtea arte.

Epealdi horretan, egun dauden ia ordezkaritza guztiak sortu ziren, eta 1965. urtean 200 odol-emanaldi egitetik 1983. urtean 17.000 egitera igaro ziren. Urte horretan, eta Elkartea erabat sendoturik eta Gipuzkoako Odol Bankua sortu berria zela, Mikel Urreta jn.ak eskuratu zuen lehendakaritza, eta agintean egon zen 12 urte horietan ikusi ahal izan zuen nola Elkarteak igoera garrantzitsu bat lortu zuen odol-emanaldien kopuruan, 1992. urtean 30.000 izatera iritsiz. Gaur egun eta 1995az geroztik Juan Carlos Redondo jn. dugu Elkarteko Lehendakari.

1964. urtean sortu zenez geroztik, Gipuzkoan 550.000 odol-emanaldi baino gehiago egin dira, eta horiei esker milaka eta milaka bizitza salbatu ahal izan dira.

© Gipuzkoako Odol Emailea • Gutxieneko bereizmena: 1024x780 • Ohar legala • Diseinua: infobide.com
Ataria itzuli castellano