gure elkartea
odola
odola eman
ohiko galderak
sariak
loturak
informazio eskaera
Mes anterior Urtarrilla - 2009 Mes siguiente
AsAsAsOsOsLaIg
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
6, Urtarrilla 2009


Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bidali iezaguzu emaila:


 
Herritik odol ateratzeak: Zentrotik odol ateratzeak:  
Odola | Globulu gorriak
 
SEritrozito edo hemati ere deitzen zaie. Beren forma lente ganbilbiko batena da, elastikotasun eta malgutasun handia dute, eta horri esker, kapilarretatik igarotzean zenbait itxuraldaketa izan ditzakete, diametro handiagoko basoetan daudenean beren jatorrizko formara itzuliz.

7-8 mikra inguruko diametroa izan ohi dute, eta 2 mikra lodi dira. mm3 bakoitzeko hemati-kopurua 5.000.000 da, eta horrek esan nahi du heldu batek dituen globulu gorrien kopurua 25 bilioitik gorakoa dela; beraz, oso tamaina txikia izan arren, gure globulu gorri guztiak bata bestearen atzetik ilara batean jarriko bagenitu, 175.000 kilometroko kate bat lortuko genuke, eta munduari lau aldiz bira eman ahal izango genioke.

Globulu gorrien eginkizuna biriketatik ehun ezberdinetako zeluletaraino oxigenoa garraiatzea da, eta aldi berean, haietatik anhidrido karbonikoa jasotzen du biriketatik barrena kanporatua izan dadin.

Hemati-kopurua gutxitzean anemia deitzen dugun hori gertatuko litzateke. Globulu gorrien gainazalean aurkitzen diren substantzia batzuen arabera odol-mota ezberdinak bereiz ditzakegu. Transfusio bat egitean, kontuan hartu behar da odol-emailearen odol-taldea eta gaixoarena bateragarriak izan daitezela. Odol-talde garrantzitsuenak A B O eta Rh sistemaren arabera bereizten direnak dira, eta beraz 8 odol-talde bereiz daitezke, hots: A+, A-, O+, O-, B+, B-, AB+ eta AB-..

O- talde unibertsala deitzen zaiona da, bere odoletik edozein pertsonari eman diezaiokeelako. Gainerako taldeentzat bateragarritasun-taula bat dago, odola ematean kontuan hartu behar dena.

© Gipuzkoako Odol Emailea • Gutxieneko bereizmena: 1024x780 • Ohar legala • Diseinua: infobide.com
Ataria itzuli castellano