| |
S1.- Inoiz
anemiarik izan edo burdina hartzeko tratamendurik eman al dizute.
S2.- Zauriak
ixtea edo odol jarioa etetea nekeza zaizula iruditzen al zaizu.
S3.- Inoiz
sartu al dizute odolik, plasmarik edo plaketarik.
C1.- Izan al duzu bihotz-gaixotasunik: murmuriorik, arritmiarik, infarturik.
C2.- Tratamenduan dagoen hipertentsiboa al zara.
R1.- Zuk edo zure ingurukoren batek tuberkulosia izan al duzue.
R2.- Inoiz anemiarik izan edo burdina hartzeko tratamendurik eman al dizute.
A1.- Alergia-motaren bat al duzu (polena, hautsa, akaroak...)
N1.- Atake epileptikorik jasan al duzu inoiz
N2.- Koman geratu al zara inoiz istripu edo gaixotasun baten ondorioz.
N3.- Konortea galdu edo zorabioak maiz izaten al dituzu.
R1.- Giltzurrun-gaixotasunik edo giltzurrun-kolikorik izan al duzu inoiz.
E1.- Diabetikoa al zara. Ez. Bai. Tratamendua. Dieta. A.D.O. Intsulina.
E2.- Inoiz tiroide-alteraziorik izan al duzu (hipertiroidismoa, bozioa...)
D1.- Urdaileko edo duodenoko ultzerarik diagnostikatu al dizute inoiz.
D2.- Tratamenduan jarri edo ospitaleratu behar izan zaituzten prozesu diarreikorik izan al duzu.
G1.- Azken 12 hilabeteetan haurdun egon al zara.
G2.- Gaixotasun ginekologiko garrantzitsurik izan al duzu.
G3.- Zure hilekoa nolakoa dela iruditzen zaizu: Arrunta, Luzea, Kopuru handikoa.
I1.- Sukar tifoideoa, bruzelosia, sukar erreumatikoa, paludismoa edo txaga izan al duzu.
I2.- Zure familian Creutzfeldt-Jakob gaixotasunaren aurrekaririk ba al dago.
I3.- Azken 12 hilabeteetan atzerrira joan al zara edo atzerrian luze bizi izan al zara.
I4.- Azken 12 hilabeteetan txertorik jarri al dizute.
C1.- Atera egin behar izan dizuten edo tratatzen ari diren tumorerik aurkitu al dizute.
M1.- Botikaren bat hartu ohi al duzu.
M2.- Azken astean botikarik hartu al duzu (aspirina ere barne).
M3.- Inoiz hartu al duzu Tegisón, Roacután, Proscar.
M4.- Giza jatorriko hormonarik eman al dizute (hazkundea, antzutasuna).
A1.- Azken urtean ebakuntza kirurgikorik egin al dizute.
A2.- Azalean zulaketarik egin al dizute (akupuntura, belarritakoak, depilazioa).
A3.- Azken urtean tatuajerik edo azal-txertaketarik egin al dizute.
A4.- Azken astean dentistarengana joan al zara.
A5.- Ospitaleratua egon al zara inoiz.
A6.- Azterketa edo ebakuntza kirurgiko baten zain al zaude.
PR1.- Hies edo hepatitisa hartzeko jokabide arriskutsuak
zein diren azaltzen dituen liburuxka irakurri al duzu.
PR2.- Liburuxkan azaltzen diren praktiketako bat egin edo egiten al duzu inoiz.
PR3.- Gaixotasun benereorik izan al duzu inoiz (sifilia, gonokozia).
PR4.- Gaixotasun infekziosoren bat zuen norbaitekin harremanik
izan al duzu azken urtean.
PR5.- Inoiz odola ematen saiatu eta ezinezko gertatzea egokitu al zaizu.
PR6.- Zure odola modu berezi batez aztertu behar dela uste al duzu
arrazoi jakin bategatik.
|