gure elkartea
odola
odola eman
ohiko galderak
sariak
loturak
informazio eskaera
Mes anterior Urtarrilla - 2009 Mes siguiente
AsAsAsOsOsLaIg
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
6, Urtarrilla 2009


Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bidali iezaguzu emaila:


 
Herritik odol ateratzeak: Zentrotik odol ateratzeak:  

Auto-transfusioa
 

Odol-transfusio bat beharko duen ebakuntza kirurgiko bat egingo zaiela aurrez dakiten pertsonei zuzendutako prozesu bat da. Ustez beharko dituen odol-unitateak aterako dizkiote eta ebakuntza egiten den egunera arte gordeko dira bertan ebakuntza egiten zaion bitartean odol hori jaso dezan:


 
Bete behar diren baldintzak:

1.
Aurreikusitako transfusio-premiak 2 eta 5 unitate bitartekoak izatea.
2. Odola ematea eragozten dien gaixotasunik ez izatea.
3. Ebakuntza-eguna behar hainbateko aurrerapenez ezagutzea: gutxienez 6-7 egun ustez hartu beharko duen unitate bakoitzeko. Adibideak:
2 unit. => 12-14 egun.
5 unit. => 30-35 egun.

4. Autotransfusioaren abantaila eta eragozpenen berri ematea.

ONGI ETORRI AUTOTRANSFUSIO-PROGRAMARA:
Programa hau, ebakuntza kirurgikoren bat egingo zaien eta behar hainbateko aurrerapenez beren ebakuntza-eguna ezagutzen duten pertsonekin elkarlanean aritzeko diseinatu da.

NORK HAR DEZAKE PARTE PROGRAMA HONETAN
Beren ebakuntza-eguna 7 eta 35 eguneko aurrerapen batez (beharrezko odol-unitateen arabera) ezagutzen duten eta 14 urtetik gorakoak diren pertsona guztiek. Ezinbestekoa izango da azkenean haren sendagileak eta Odol Bankuko arduradunak kasu bakoitza aztertzea.

 

AUTOTRANSFUSIO-PROGRAMAREN ABANTAILAK

1. Transfusio bidezko gaixotasunekin kutsatzeko arriskua ezabatzea.
2. Bateragarritasun inmunologikoa ziurtatzea, eta horrela, transfusio ondoko edozein errefus-mota eragoztea.
3. Aurreikusitako data horretarako hemoderibatuak hornituko zaizkizula ziurtatzea.
4. Ebakuntza aurreko odol-emanaldiek bizkortu egiten dute zelula hematikoen produkzioa, eta beraz, balio hematologikoak lehenago berreskuratzen dira programa hau jarraitu ez duten ebakuntzen aldean.
5. Pixkanakako prestakuntza-aldi horrek mesede egiten dio ebakuntzaren aurreko jarrerari.
6. Hemoderibatuen baliabideak arrazoiz erabiltzen laguntzen du.

PROGRAMAREN ERAGOZPENAK

1. Kalkuluak egin arren, zailtasunen bat egokituz gero, borondatezko odol-emaileek emandako odolaren beharra gerta daiteke.
2. Erreakzioak odola ematen den bitartean (zorabioak, ziztadak).
3. Burdina-kopuru osagarri bat (pilulak) behar izatea ebakuntza egin bitartean balio hematologiko arruntak mantendu ahal izateko.
4. Ateratako unitateren batean anomalia analitiko garrantzitsuren bat ikusiko balitz, unitate hori ezabatu egin beharko da eta agian programa hori ere bertan behera utzi.
5. Unitateren bat baliogabetu dezaketen arazo teknikoak.
6. Ebakuntzarako aurreikusitako data atzeratzeak unitateren bat edo beste iraungitzea eragin dezake.
7. Odol Bankura joan beharra odol-emanaldiak egitera.

NOLA GAUZATZEN DA AUTOTRANSFUSIO-PROGRAMA BAT

1. Programa bakoitza ebakuntza bakoitzak duen premien arabera gauzatzen da.
2. Ebakuntza egin behar dioten gaixoa eta bere kirurgilaria Autotransfusio Programarekin bat egitea erabakitzen badute, sendagileak dagokion eskabidea beteko du, ondokoa adieraziz: diagnostikoa, ebakuntza-mota, eguna eta beharrezkoa iruditzen zaion unitate-kopurua.
3. Eskabide hori bete ondoren, gaixoak Odol Bankura deituko du 1. hitzordurako eguna eta ordua eskatzeko (45.54.11 - 45.56.22).
4. Hitzordua finkatu den egun eta ordu horretan gaixoa Odol Bankura etorriko da, eta bertan, historia kliniko bat eta programa hastea gomendatzen ez duen edozein gaixotasun edo gorabehera baztertzeko beharrezko azterketa hematologikoa egingo zaizkio.
5. Historia eta azterketa horiek aldekoak badira, odol-emanaldiak egitera zein egunetan etorri behar duen adieraziko zaio, baita beharrezkoa denean zenbateko burdina-kopuru osagarria (pilulak) hartu behar duen ere.
6. Programa hau ebakuntza egin aurreko 35 egunen barruan egin beharko da, epe hori delako odolak gehienez ere iraun dezakeena.
7. Ebakuntza egiteko eguna edozein arrazoigatik atzeratuz gero, kasu bakoitzaren arabera erabakirik onena zein den aztertuko da.
8. Programa hau bertan behera gera daiteke zenbait arrazoigatik: A) transfusio bidez kutsa daitezkeen gaixotasunak eragozteko egiten diren analitikoen alterazioren bat. B) gaixoak gutxieneko balio hematikoak ez izatea, burdina-kopuru osagarriak hartu arren. C) Horrela gomendatuko lukeen infekzio edo gaixotasunen bat gertatzea. D) Gaixoak hala erabakitzea.
9. Programa bertan behera geratuz gero, atera ez diren unitateak ohiko odol-emanaldi altruistei esker lortutako unitateekin osatuko dira.
10. Edozein zalantza edo galderari honako telefono honetan erantzungo zaio: 45.54.11 edo 45.56.22, edo pertsonalki, Gipuzkoako Odol Bankuan, Zuatzu, Easo eraik. 4-7, 20018 Donostia.
Argibideetarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik arratsaldeko 2etara.

 


Kontsultarako ordutegia: astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 2etara arte


© Gipuzkoako Odol Emailea • Gutxieneko bereizmena: 1024x780 • Ohar legala • Diseinua: infobide.com
Ataria itzuli castellano