| |
Inolako sinesmen, erakunde edo alderdi politikorekin zerikusirik ez duen Elkarte bat da, eta bere estatutuek modu demokratiko batez arautzen dute. Aipatzekoa da bere parte-hartzaileen kopuru esanguratsua, izan ere, Gipuzkoan dituen 72 ordezkaritzetan 400etik gora laguntzaile baitaude odola ematea sustatzen ari direnak.
Ordezkaritzek funtzionamendurako autonomia ia osoa dute, eta beren ardura da beren eragin-esparruan odol-emanaldiak sustatzea, baita sustapen horrek sortzen dituen gastuei aurre egiteko beharrezkoak diren fondoak biltzea ere, eta halaber, deiak egitea eta odola eman ondoren odol-emaileei mokadutxoak eskaintzea.
Ordezkaritzek dauzkaten fondoak udalek, enpresek eta partikularrek esku-dirutan nahiz espezietan egindako laguntzetatik datoz.

1982an Gipuzkoako Odol Bankuaren Zuzendaritza Patronatua (GOBZP) sortu zen, eta hain zuzen ere honela osatu zen:
- Gipuzkoako Foru Aldundi Txit Goreneko Diputatu Jn. Txit Argia edo hark eskuordetzen duen Foru Aldundia.
- Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Gizarte Segurantza Saileko ordezkari bat.
- Gipuzkoako Instituto Nacional de Salud (INSALUD) erakundeko Zuzendari Jn. Txit Argia.
- Osasun eta Kontsumo Ministerioko Lurralde Zuzendaritzako Ordezkari bat.
- Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Lehendakari jn.
- Gipuzkoako Odol Bankuko Zuzendari Medikua.
- Gipuzkoako Klinika pribatuen ordezkari bat.
GOBZPren eginkizunak, funtsean, Odol Bankuaren kudeaketa-planak eta aurrekontu-planak urtero onestea eta haren jarduera gainbegiratzea da.
Sortu zenetik, odol banku honek José Manuel Cárdenas dk. izan du Zuzendari gisa, eta egun, 33 pertsonek osatutako talde bat zuzentzen du, urtarrilaren 17ko 12/1989 Eusko Jaurlaritzako Dekretuan (89/2/8ko 26 zk. EHAA) ezarritako eginkizunak betearaziz, eta horien artetik ondokoak azpimarra daitezke:
1. Odol-emanaldiak sustatzea (Eginkizun hau Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak hartua du bere gain).
2. Odol-ateratzeen programazioa (Ordezkaritza bakoitzera zein egunetan joan finkatuko duen urteko egutegi bat ezarriko da).
3. Odol-ateratzeak.
4. Odolaren azterketa analitikoa.
5. Ateratako unitateen prozesaketa eta prozesatutako osagai ezberdinen kontserbazioa.
6. Odola eta bertatik lortutako odol-eratorriak ospitaletara eta osasun-zentro baimenduetara banatzea.
7. Banatutako odolaren erabilpena eta osasun-zentroek eskainitako arreta hemoterapikoaren kalitatea zaintzea.
8. Odol-emaileen erregistro eguneratu bat mantentzea.
9. Bere lurralde-esparruan kalitatearen kontrolerako arauak betetzea.
|