Norbait odola ematen ari den bitartean odolaren osagaiak bereizteko sistema da. Horretarako oso mekanismo sofistikatua eta segurua erabiltzen da. Odola kopuru txikitan hartu eta makina batean barrena igarotzean zentrifugatu egiten da, odolaren osagai jakin bat (aurrez makinan programatua daukaguna) bereiziz eta gainerako odola emaileari itzuliz.
Prozesuak 60-90 minutu bitartean irauten du.
Normalean ondokoa lortzeko erabiltzen da: Plasma eta Plaketak.
ERA HONETAKO EMANALDIAREN ABANTAILAK
Odol-emaileari inolako kalterik egin gabe, ohiko emanaldi batean baino 10 aldiz plaketa gehiago edo 3 aldiz plasma gehiago lor daiteke, eta hori funtsezkoa izan daiteke ezaugarri bereziko hemoderibatu bat behar duten gaixo batzuentzat. Plaketen iraupenaldia kontuan izanik, era horretako odol-emanaldiak aukera eskaintzen du odol-emanaldi gutxiago izaten den garaian (adibidez aste santuan, zubietan edo udako opor garaian) horien hornidura ziurtatzeko.
|