HEMEN AURKITUKO
GAITUZU:
TGEEZ-KO ODOL-ATERATZE UNITATEA
SANTIAGO OSPITALEA
OLAGUIBEL, 29.
VITORIA-GASTEIZ
TEL: 945 007627
Astelehenetik Ostiralera: 9etatik 21etara.
Larunbatetan:
8:30etik 14:30era.
TGEEZ-KO ODOL-ATERATZE UNITATEA
TXAGORRITXU OSPITALEA
JOSE ATXOTEGI, Z/G. VITORIA-GASTEIZ
TEL: 945 007177
Astelehenetik Ostiralera:
8 etatik 15 etara
Doaneko informazio telefonoa: 900303404
|
|
| |
 |
|
|
 |
|
 |
Odola | Globulu gorriak |
 |
 |
| |
SEritrozito edo hemati ere deitzen zaie. Beren forma lente ganbilbiko batena da, elastikotasun eta malgutasun handia dute, eta horri esker, kapilarretatik igarotzean zenbait itxuraldaketa izan ditzakete, diametro handiagoko basoetan daudenean beren jatorrizko formara itzuliz.
7-8 mikra inguruko diametroa izan ohi dute, eta 2 mikra lodi dira. mm3 bakoitzeko hemati-kopurua 5.000.000 da, eta horrek esan nahi du heldu batek dituen globulu gorrien kopurua 25 bilioitik gorakoa dela; beraz, oso tamaina txikia izan arren, gure globulu gorri guztiak bata bestearen atzetik ilara batean jarriko bagenitu, 175.000 kilometroko kate bat lortuko genuke, eta munduari lau aldiz bira eman ahal izango genioke.
Globulu gorrien eginkizuna biriketatik ehun ezberdinetako zeluletaraino oxigenoa garraiatzea da, eta aldi berean, haietatik anhidrido karbonikoa jasotzen du biriketatik barrena kanporatua izan dadin.
Hemati-kopurua gutxitzean anemia deitzen dugun hori gertatuko litzateke. Globulu gorrien gainazalean aurkitzen diren substantzia batzuen arabera odol-mota ezberdinak bereiz ditzakegu. Transfusio bat egitean, kontuan hartu behar da odol-emailearen odol-taldea eta gaixoarena bateragarriak izan daitezela. Odol-talde garrantzitsuenak A B O eta Rh sistemaren arabera bereizten direnak dira, eta beraz 8 odol-talde bereiz daitezke, hots: A+, A-, O+, O-, B+, B-, AB+ eta AB-..
O- talde unibertsala deitzen zaiona da, bere odoletik edozein pertsonari eman diezaiokeelako. Gainerako taldeentzat bateragarritasun-taula bat dago, odola ematean kontuan hartu behar dena. |
|
|