gure elkartea
odola
odola eman
ohiko galderak
sariak
loturak
kontaktua
Mes anterior Iraila - 2010 Mes siguiente
AsAsAsOsOsLaIg
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
8, Iraila 2010

PUEDES ENCONTRARNOS:


UNIDAD DE EXTRACCIÓN DEL CVTTH EN EL HOSPITAL
SANTIAGO APOSTOL

C/ OLAGUIBEL, 29. VITORIA-GASTEIZ
TFNO: 945 007627
De Lunes a Viernes
de 9:00-21:00 h.

Sabados de 8:30-14:30 h.



UNIDAD DE EXTRACCION DEL CVTTH EN EL HOSPITAL DE TXAGORRITXU
C/ JOSE ATXOTEGUI , S/N. VITORIA-GASTEIZ
TFNO: 945 007177
De Lunes a Viernes
de 8:00-15:00 h.
 
Herritik odol ateratzeak: Zentrotik odol ateratzeak:  

Kode etikoa
  Kode honen bidez Odol Transfusioetan bete behar diren arauak eta oinarriak zehaztu nahi dira, nazio mailako legeria edo araudi baten oinarri izan daitezen.
  1.- ODOL EMAILEA
  1.1 Odol-emanaldia norberaren borondatez egin behar da beti; inoiz ez da odol-emailea horretara behartu behar.
1.2 Odola ateratzeak dituen arriskuen berri eman behar zaio odol-emaileari: haren osasuna eta segurtasuna zaindu behar dira beti.
1.3. Odol-emaileek eta odola ateratzeaz arduratzen direnek ez dute inoiz ere dirua irabazteko asmoz jardun behar. Odol-emanaldia altruista (ordaindu gabea) izan dadila bultzatu behar da beti.
1.4. Odol-emailearen eta hartzailearen anomimatua gorde egin behar da, kasu berezietan izan ezik.
1.5. Odol-emanaldian ez da arraza, nazionalitate edo erlijio aldetik inolako bereizkeriarik egin behar.
1.6. Odola sendagile baten ardurapean atera behar da.
1.7. Odol-ateraldien kopurua eta maiztasuna, pertsona bakoitzaren sexua eta pisuaren arabera, eta odol emanaldien gehienezko eta gutxieneko kopurua, arautegi baten bidez ezarri behar dira.
1.8. Odol-emaile bakoitza eta atera zaion odola era egokian kontrolatu behar dira, edozein gorabehera atzemateko:
a) Odola ateratzean emaileari inolako kalterik ez egiteko.
b) Hartzailearen osasunari kalte egin diezaiokeen edozer saihesteko.
1.9. Plasmaferesia egiteko odola atera behar denean, arau berezi batzuk bete behar dira, ondorengo xehetasun hauek kontuan hartuz:
a) Odol-emaileari egin beharreko test osagarrien zer-nolakoa.
b) Saio bakar batean atera daitekeen gehienezko plasma-kopurua.
c) Elkarren segidako bi saioren artean utzi behar den gutxieneko denbora-tartea.
d) Urtebetean atera daitekeen gehienezko plasma-kopurua.
1.10. Zitaferesiaren bidez leukozitoak edo plaketak atera behar direnean, arau berezi batzuk bete behar dira, ondorengo xehetasun hauek kontuan hartuz:
a) Injektaturiko produktuei buruz eta odola ateratzeko metodoak izan ditzakeen arriskuei buruz odol-emaileari eman beharreko informazioa.
b) Odol-emaileari egin beharreko test osagarrien zer-nolakoa.
c) Denbora-tarte jakin batean baimendutako saio-kopurua.
1.11. Diagnosi edo terapeutikako jarduera berezietarako produktuak lortzeko odol-emaileak antigeno arrotz guztietatik nahita inmunizatu behar direnean, arau berezi batzuk bete behar dira, ondorengo xehetasunak kontuan izanik:
a) Injektaturiko produktuari buruz eta dituen arriskuei buruz odol-emaileari eman beharreko informazioa.
b) Odol-emaileari egin beharreko test osagarrien zer-nolakoa.
1.12. Behar bezalako neurriak hartu behar dira emaileari aseguru egoki bat eskaintzeko, odola, plasma edo zelulak ematean sortzen diren arriskuei eta inmunizazioarekin zerikusia duten arriskuei aurre egiteko.
  2.- HARTZAILEA
  2.13. Transfusioaren helburua honakoa da: hartzaileari terapeutika egoki bat ziurtatzea eta segurtasun handiena eskaintzea.
2.14. Odolaren edo bere eratorrien edozein transfusio egiteko, sendagileak sinaturiko edo haren ardurapean egindako agindu-agiria eskuratu behar da, eta bertan hartzailearen nortasuna eta transfusioan erabili beharreko produktuaren ezaugarriak eta kopurua adierazi behar dira.
2.15. Larrialdietan O taldeko globulu gorriak edo odola erabiltzen denean izan ezik, globulu gorrien edozein transfusio egiteko hartzailearen odol-taldea aztertu beharra dago eta emailearen odola eta hartzailearena bateragarriak direla ziurtatu.
2.16. Odola erabili aurretik, odol hori eta bere eratorriak behar bezala identifikatu eta iraungitze-data gainditu ez dutela egiaztatuko da. Hartzailearen nortasuna ere egiaztatu beharko da.
2.17. Transfusio oro sendagilearen ardurapean egin behar da.
2.18. Odola edo bere deribatuak injektatu bitartean edo injektatu ondoren erreakzioren bat sortuko balitz, horren zergatia argitzeko eta hori berriz ez gertatzeko azterketak egin behar dira. Erreakzioa nolako den kontuan izanik, odol hartualdia eten egin beharko da.
2.19. Odola edo bere eratorriak erabiltzeko ezinbestekoa da benetako premia teraupetikoa izatea. Beraz, horretarako agindu-agiria egiten duenak eta gaixoa zaintzen duen establezimenduak ez dute inolako finantza-helbururik izan behar.
2.20. Dituzten diru-baliabideak dituztela, gaixo guztiek giza odolaz edo bere eratorriez baliatzeko eskubidea izan behar dute, horretarako dauden aukeren barruan betiere.
2.21. Ahal denean behintzat, gaixoak beharrezkoa duen odol osagaia bakarrik hartu behar du (zelulak, plasma edo plasmaren eratorriak). Odolaren osagai jakin batzuk bakarrik behar dituen gaixo bati odola bere osagai guztiekin emanez gero, beste gaixo batzuek ez dute osagai horiek bereganatzeko aukerarik izango agian. Gainera hori arriskugarria izan daiteke hartzailearentzat.
2.22. Giza odolaren ezaugarriak eta erabil daitezkeen odol-kopuru mugatuak kontuan izanik, oso garrantzitsua da emailearen eta hartzailearen interesak babestea eta gehiegikeriak edo alferrikako erabilerak baztertzea.
2.23. Odola eta bere eratorriak behar bezala erabiltzeko ezinbestekoa da hura preskribitzen duten sendagileak eta odol-transfusioaz arduratzen diren erakundeetako sendagileak maiz harremanetan egotea.
  3.- KONTROLAK
  3.24. Osasun arloko Agintaritzak beharrezko kontrolak ezarri beharko ditu transfusioetan erabiltzen diren metodoek nazioarteko arauak betetzen dituztela eta kode honetan adierazitako gomendioak edo arauak egiaz betetzen dituztela egiaztatzeko.
3.25. Pertsonalari dagokionez gai hauek egiaztatu behar dira:

a) Pertsonalaren gaitasuna.
b) Lan-taldearen eta instalazioen egokitasuna.
c) Metodoen eta erreaktiboen kalitatea, baita jatorrizko produktuena eta prestatutakoena ere.

  OHARRA:
9, 10 eta 11. artikuluetako arau berezien helburua odol-emailea babestea da. Odola ateratzeko modua eta horrek izan ditzakeen arriskuak jakinarazi ondoren, odol-emaileak horrekin ados dagoela dioen agiria sinatu behar du. Antigeno eritrozitarioen aurka inmunizaturik dauden odol-emaileei dagokienez, txartel berezi bat izango dute, eta txartel horretan transfusioa egin behar zaienean kontuan hartu beharko dituzten antigorputzak eta ezaugarriak adieraziko zaizkie.

Olaguibel, 29 [Hospital Santiago] 01004 VITORIA-GASTEIZ • Telf.: 945 00 78 78 - 945 00 77 36
Información al Donante: 900 303 404 [Teléfono Gratuíto]
Boletín Socio-Cultural de la Asociación Ataria itzuli castellano